Tejidos Goiburu. 200 urte

Aldaz Goiburu familiak landa-ekimeneko 200 urte bete ditu. Herriko merkataritzari lotutako bizi-ibilbidea, 5 belaunalditan, Tejidos Goiburu bere dendan. Agoitzen dago, Nafarroako Pirinioaurreko sarreran.

Ilusio handiz, proiektuaren ideia eta diseinu orokorraz arduratzen naiz, baita bisita gidatuez eta 2022. urtean argitaratuko den liburuaz ere.