Nire proiektuek, bai neureek, bai laguntzen ditudanek, bilaketa horiei guztiei darien urrina daramate… eta gozatu egiten dut, horixe baita kontua.

Gizarte lana ikasi nuen mundua aldatzeko asmoz, eta munduak aurka egin zidan. Tresna gehiago behar nituen.

Kultur kudeaketan eta kultur politiketan prestatu nintzen, eta bide horretatik saiatu nintzen.

Garapen pertsonalerako beharrek eraginda, norbera eta taldea eraldatzeko moduetan sakondu nuen, Narratiba terapeutikoa nahiz Gestalt terapia erabiliz, eta azkenean, sormenezko idazketaren bitartez.

Bada, bide horien guztien arteko alkimia gisako batean, garapen pertsonalerako bidea aurkitu dut sormenetik abiatuta, eta orain, horixe bera erakusten saiatzen naiz pixka bat gutxiago aurka egiten didan mundu horri.

 

HITZ EGIN NAHI?

Karekin Kultura, garapen pertsonalaren eta sozialaren alde, kulturaren eta hezkuntzaren bidez.

Gizarte Lanean diplomaduna; Graduondokoa Kultur Kudeaketan eta Kultur Politiketan, Bartzelonako Unibertsitatean; Kultur Erakundeen Zuzendaritzari buruzko goi-mailako ikastaroa (Xabide), eta Toki Esparruko Kultur Kudeaketan Espezializatzeko Ikastaroa NUPen.

2003an hasi nintzen kulturaren munduan, Nafarroako hainbat udalerritako espazio publikoak kudeatuz eta, hein txikiagoan, enpresa pribatuan. 2015ean, nire kontura hasi nintzen, Karekin Kulturan; kudeaketa kulturala eta emozionalerako enpresa da, proiektuak sortzeari eta kudeatzeari emana, garapen pertsonalaren eta sozialaren alde, kulturaren eta hezkuntzaren bidez.

Landa ingurunean kokatua dago, eta saiatzen naiz landak hiriak adina aukera izan ditzan.

Partaidetza-planetan aritzen naiz lankidetzan, landa ondareko proiektuak diseinatzen ditut, eta konpainiak, artistak, elkarteak, toki entitateak eta beste aholkatzen ditut haien ideiak diseinatzen, finantzatzen eta kudeatzen, besteak beste.