Sormenezko idazketa

14 urte nituela, idazlan-lehiaketa bat irabazi nuen ikastetxean.

Erreparo handiz eta zer egiten dudan hemen pentsatuta, Gazte Talentuen Idazlan Lehiaketan parte hartu nuen, gutxitan edaten nuen freskagarri ospetsu batek antolatua… Félix Rodríguez de la Fuenteri buruz idaztea proposatu ziguten, lehentxeago zendua. Ez nuen irabazi, sailkatu ere ez nintzen egin, baina idazlan horren zirriborroak leku berezia dauka nire oroitzapenen kutxan, gai eta aitortua nintzela sentiarazi zidalako.
Eta handik gutxira, eguneroko bat oparitu zidaten. Karratua, arina, azal urdin leunez forratua, urre koloreko giltzarrapo hauskor batez hornitua, nire barne paisaiak agerian utzita ikusmiran aritu nahi zuen edonorentzako.

Horietako bat izan zenuen? Gogoan al daukazu nolakoa zen?

Nire gaztaroko esperientziarik politenetako bat da. Oraindik daukat gordea, oraindik sumatzen dut idazteko gogoa orrialde haietan eta, orain, koadernoak eta koadernoak ditut pilaturik… Oroitzapenak ehundu eta urra ditzaket orrialde horietan, kaparik eta mozorrorik gabe atera mundura, biluzik ager naiteke asmoetan nahiz egietan.

Eta lagungarria zait aurrera egiteko.

Eta, zein da ene jakinduria, galdetuko diozu zeure buruari?

Gizarte Langilea naiz, kultur kudeatzailea, eta prestakuntza daukat bai Sormenezko Idazketan, bai Narratiba Terapeutikoan, bai Gestalt Terapian.

Poliki-poliki, pasio bihurtu zait bai hitzak harilkatzea, baita eleen indar sendagarria irakastea ere; tresna baliosa baita kezka edo desio berberak dituen orori erakusteko.

Idazten hasi nahiko zenuke? Berreskuratu nahi al duzu hitza harilkatzeko zaletasuna?

Nire eskaintzaren bidez, zure hitzezko itsasoan dabiltzan eleak aurkituko dituzu, erraz eta sormenez aurkitu ere; haizeari xuxurlatu (edo oihukatu) nahiko zenizkiokeen istorioak.

Gehien gustatzen zaizuna hauta eta, batez ere, gauza berriak dasta ditzakezu(Joan dendara):
  • Zure bizitzari buruzko oroitzapenak bilduko dituzu.
  • Eguneroko pertsonal bat hasiko duzu, edo bidaia-eguneroko bat…
  • Eguberriei idatziko diezu edota bidaltzeko dituzun gutunak igorriko dituzu.
  • Istorio berriak asmatuko dituzu…
  • Aukeratu eragiten dizun huraxe edo egidazu proposamen bat!
Eskaintzen ditudan tailerrek eta materialek (joan dendara) idazteko gozamena ekarriko dizute gogora, zure sormena zeure kasa edo taldean gozatzeko asmo hutsez.
Zer aurkituko duzu nire tailerretan?

Tarte bat zure gozamenerako, egunerokotasunetik ihes egiteko eta zeure buruari entzuteko.

Ariketa errazak eta jostagarriak askatasunez idazteko, zaren bezalakoa agertzeko, “eskua askatzeko”, orri zuriari ohi diogun beldurra garaituz eta sormena bizitzaren soka-dantza miresgarri honetan zeinen lagungarria zaigun arakatuz.

Zer eskaintzen dizut?

Oparitu zeure buruari espazio bat eta denbora-tarte bat, hitz idatziaren bidez zure gauzak adierazteko poza berriro sentitzeko!