Innova local
Bidaia Iratira. Bertako emakumeen lorratzak.
Koaderno ibiltari bat! Irati ibaiak uretatzen dituen lurraldeak ezagutzeko modu ezberdin bat, bisita sentikorrak eta errespetuzkoak bultzatuz; genero-begirune erdigunean jarriz.
Kati leatxeren ideia eta ekoizpena eta Estitxu Larreak ilustratu eta disenaitua, agoizko ekintzaileak biak.
BERTAKO INNOVA ekimenak lagunduta -Nafar herriko sareak indartzeko ekimenak laguntzen dituena- eta Zaraitzuko, Aezkoako, Oroz Beteluko, Artzibarko, Longidako, Urraulbeitiko Ibarrak eta Irunberri eta Agoitz herriak.
Gustoko al duzu bidaiatzea? Irati lurraldean bizi al zara?
Koadernotxo ilustratu eder eta zaindu hau gustatuko zaizu, bizi garen tokia edo bisitatzen dituzun lekuak ezagutzeko modu berri bat errazten baitu.
Berezia hemen bizi garenontzat eta oso interesgarria leku berriekin ikuspegi berri batetik erlazionatu nahi duen ororentzat.
Irati ibaia Nafarroako bigarren ibairik emaritsuena da, eta Pirinioetako zortzi lurralde eta Nafarroako Pre pirinio zeharkatzen ditu, guztiak erronka demografiko handi baten mehatxupean. Bertako jendea egituratzen duen elementu handi bat da. Gure ur-tanta ematea espero dugu, akuilu turistiko gisa balioko duelakoan, lurraldeko emakume profesionalekin egindako produktu zaindu eta berritzaile honekin.
Proiektuak bisita gidatuak, ondare bilketa eta kultura desberdinen arteko tailerrak garatzen ditu.
Irati ibaiak jariatzen laguntzen digu. Urak batzen, banatzen, berdintzen gaitu. Hortaz gain, egun lurralde honetan bizi garen emakumeekin lotzen gaitu. Mintzatuz, barrez eta negarrez, dantzan, margotuz elkar ezagutzen dugu.
Pili Miqueo generoan eta kulturartekotasunean adituaren eta Kati Leatxe ideiaren sustatzailearen eskutik, topaketak egin ziren Agoitzen. Bertan, planeta osotik etorritako emakume agoizkoak, ibaia aitzakiatzat hartuta, gure artean begirada berri bat garatzen saiatzen garen, etorkizun bateratua eta guztiondako atsegina bultzatzeko asmoz.